Hemen Nago proiektua Gazteen Gurutze Gorriaren eta Vital Fundazioaren batasunetik sortu da, jarrera matxistez jabetzeko eta tratu onean oinarritutako gizartea sustatzeko helburuarekin.
Kontratuarekin bat egiten duzu tratu onagatik?

vital_color

KOKALEKUA:

Indarkeria motak:
  • Indarkeria ekonomikoa: Beste pertsona baten mendekotasun finantzarioa lortzean edo lortzen saiatzean datza, horretarako bere baliabide finantzarioen gaineko kontrol osoa mantenduz eta horiek eskuratzea galaraziz.

  • Indarkeria psikologikoa: Beldurrarazte bidez beldurra eragitea; kalte fisikoa eragingo duela mehatxatzea; pertsona bati tratu txar psikologikoa ematea edo bere ingurunetik isolatzera behartzea.

  • Indarkeria fisikoa: bikote bat kolpatzen, ostikoak ematen, erretzen, heltzen, atximurkatzen, bultza egiten, zaplaztekoak ematen, iletik tira egiten, kosk egiten, arreta medikoa ukatzen edo alkohola edo drogak kontsumitzera behartzen saiatzena, bai eta beste edozein indar fisiko erabiltzen ere.

  • Sexu-indarkeria: Bikote bat sexu-ekintza batean parte hartzera behartzea dakar, bere baimenik gabe.

  • Gizarte-indarkeria: Pertsona bat beste pertsona batzuen aurrean umiliatzea, haren gustuei eta zaletasunei boikota egitea, sare sozialak eta gailu elektronikoak zelatatzea eta kontrolatzea, mugitzeko askatasuna kontrolatzea eta/edo inguruarekiko isolamendua mantentzea.

Zalantzak ditut

-Sentitzen baduzu…
  • Zure sare sozialen eta aplikazioen edukia eta pasahitzak jakin nahi dituela.
  • Neurrigabeko erreakzioa duela zerbaitengatik haserretzen denean.
  • Gatazka egoera bat baretzeko arrazoia ematen diozula.
  • Ez zaituela kontuan hartzen gai garrantzitsuak erabakitzeko, eta ez dituela zure erabakiak errespetatzen.
  • Ez ikusiarena egiten dizu edo zure sentimenduak mespretxatzen ditu askotan.
  • Zure iritziak ez dituzula askatasunez esaten, haren erreakzioaren beldur zarelako.
  • Zure bikotekideak jeloskortasuna erakusten duela maiz.
  • Zure lagun-taldearekin irteteari utzi diozula, berari “ez baitzaizkio gustatzen”.
  • Bera baino gutxiago zarela.
  • Etxean gera behar zarela lagunekin irten beharrean, gaizki senti ez dadin.
  • Argazkiak eskatzen dizkizula, nola zauden jantzita erakusteko.
  • Ez duzula asko hitz egin nahi bera ez haserretzeko.
  • Ezin dizkiozula zure planak kontatu, haserretu egingo delako.
  • Presioa berarekin geratzeko edo planak egiteko.
HEMENDIK EZ DA…

-Sentitzen baduzu…

  • Zure bikotekidearen sare sozialak eta aplikazioak kontrolatu beharko zenituzkeela.
  • Erreakzio neurrigabea duzula zerbaitengatik haserretzen zarenean.
  • Zure bikotekideak arrazoia ematen dizula egoera lasaitzeko.
  • Erabakiak hartzerakoan ez duzula zure bikotekidea kontuan hartzen.
  • Bikotekidearen sentimenduak ez dituzu aintzat hartzen edo gutxietsi egiten dituzula.
  • Zure bikotekidea hertsatuta sentitzen dela bere sentimenduak adierazteko orduan.
  • Jeloskor zaudela maiz.
  • Zure iritzien ondorioz, zure bikotea ez dituela bere lagunekin planak egiten.
  • Zure bikotekidea zu baino gutxiago sentitzen dela.
  • Zure bikotekidea etxean geratzen dela, bien arteko gatazkarik ez sortzeko.
  • Temosoa zarela argazkiak bidaltzeko.
  • Zure bikotekideak uzkurtzen dela zurekin hitz egiterakoan.
  • Zure bikotekideak dituen planak aipatzeak haserrea sortzen dizula.
  • Zure bikotekidea estututa sentitzen dela zurekin geratzeko.

HEMENDIK ERE EZ DA…

-Sentitzen baduzu…

  • Zuk kontrolatzen duzula zure bizitza eta zuk erabaki duzula zure bikotekidearekin eta gainerako senide eta lagunekin partekatzea.
  • Zure bikotekideak zaren bezala maite zaituela.
  • Zure bikotekidea laguntza bat da zure bizitzan.
  • Zu zeu izan zaitezkeela beti berarekin egonda ere.
  • Bikote gisa elkar errespetatzen eta zaintzen dugula.
  • Zure bikotekidearekiko ongizate-sentsazioa.
  • Gatazka dagoenean, modu osasuntsuan eta konpontzeko helburuarekin komunikatu zaitezketela.
  • Muga eta akordio osasuntsuak adostu ahal dituzuela.
  • Desadostasunak daudenean, errespetuz tratatzeko gai zaretela.
  • Erabakiak biek adostasunez hartzen dituzuela.
  • Biok errespetatzen dituzuela bakoitzak dituen desberdintasunak.
  • Akatasunez aukeratu duzula zure denbora berarekin partekatzea.
  • Zure bikoteak ez zaituela epaitzen eta ez zaituela kikiltzen, eta errespetuz tratatzen zaituela.
  • Zure bikoteak zure espazioa, zaletasunak eta lagunak errespetatzen dituela.
PRIMERAN! HEMENDIK BAI…

Zer egin dezakegu?

-Baliabideak
    • 016 / Whatsapp: 600 000 016 / posta elektronikoa: 016-online@igualdad.gob.es /online txat: Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzaren webgunean
    • 945 134 444 SMUS (Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua)
    • 900 840 111 SATEVI (Telefono bidezko Informazio eta Arreta Zerbitzu Espezializatua)
    • 945 161 635 / 646 958 583 Udaltzaingoa. Familia barruko indarkeriaren eta indarkeria matxistaren atala. Ordutegia: 06: 30etik 22:00etara, urteko egun guztietan.

Kontaktua

Aukeratu zurekin harremanetan jartzeko modua, zuri laguntzeko.
Email de contacto

Harremanetarako emaila:
hemennago@cruzroja.es

Teléfonos habilitados

Helbidea:
Gaztelako atea, 52
01007 Vitoria-Gasteiz

Teléfonos habilitados

Telefonoa:
945 22 22 22. Ext.: 23665
678 52 05 37

Teléfonos habilitados

Deskargatzeko dokumentua:
Izena emateko orria

vital_color